Gobernuak, Lan Autonomoaren inguruko Legea eraldatu nahi du, auto-enplegua bultzatuz langabezia tasa jaisteko helburuarekin.
Gaur egun ere, auto-enplegua bultzatzeko neurrien artean dago, Gizarte Segurantzak eskaintzen duen langabeziagatiko diru laguntza osoa edo zati bat, ordainketa bakarrean eskuratzeko aukera, beti ere zenbateko hori auto-enplegua lortzera bideraturiko inbertsioetara bideratzen bada.
Hala ere, ordainketa bakar horretan ematen den diru kopurua ez da beti bakoitzari dagokion langabeziagatiko diru laguntzaren 100%, izan ere, ordainketa bakarrean ematen den zenbatekoa mugatuta dago.
Lehenik eta behin, gehienez ere ordainketa bakarrean eskura daitekeen zenbatekoa, auto-enplegurako egingo den inbertsioaren zenbatekoak mugatzen du. Hau da, ordainketa bakarrean gehienez ere egindako inbertsiorainoko diru kopurua jaso ahalko da.
Neurri edo muga hori, ulergarria da laguntzaren helburua auto-enplegua bultzatzea den heinean. Hau da, kapitalizazioaren bidez, auto-enplegua lortzeko egindako inbertsioa ordaintzeko besteko zenbatekoa bakarrik jasotzea ordainketa bakarrean nahikoa da, langabeziaren kapitalizazioak bere helburua bete du eta.
Muga horretaz gain, gaur egun arte, ezaugarri pertsonaletan oinarritutako mugak ere badaude, hala nola ordainketa bakarra eskatzen duen norbanakoaren adina eta gaitasuna. Ondorioz, 30 urtetik gorako gizonezkoek zein 35 urtetik gorako andrazkoek, zein %33ko ezgaitasunetik bera duten ezgaituek, gehienez ere, egindako inbertsioaren %60a bakarrik kapitalizatu ahal izango dute, eta gainerako %40a Gizarte Segurantzaren kotizazioen bonifikazioetarako erabili ahalko da.
Ondorioz esan genezake, orain arte, 30 urtetik beherako gizonezkoek, 35 urtetik beherako andrazkoek eta %33ko ezgaitasunetik gora duten ezgaituek bakarrik dutela eurei dagokien langabeziagatiko diru laguntza %100ean kapitalizatzeko aukera.
Hala ere, badirudi, Lan Autonomoaren Estatutuan egin nahi diren aldaketen ondoren, langabeziari dagokion diru laguntza ordainketa bakarrean jasotzeko aukerari, ezaugarri pertsonaletan oinarrituz ezartzen zaizkion mugak, ezabatu egingo direla, langabezian dagoen edozein adineko pertsonari aukera emanez berari dagokion langabeziaren diru laguntza 100 %ean kapitaliza dezan, beti ere autonomo bilakatzeko helburuarekin egindako inbertsioetarako.
Ondorioz, badirudi, auto-enplegua bultzatzeko asmoa eta nahia daudela, langabezian dauden pertsonek enpresa berriak sortzeko beharrezko finantziazioaren zati bat behintzat langabeziaren diru laguntza, ordainketa bakarrean ematen baita.